Flamenko Musika Ikastaroa / Curso de Música Flamenca

IRAKASLEAK

  • Paco Suárez: European Romaní Symphonic Orchestrako zuzendaria, ikastaroko zuzendaria eta Harizko eta orkestrako boskotearen irakaslea.
  • Ostalinda Suárez: Haize eta harizko instrumentu monofonikoen irakaslea (flauta, saxofoia, biolinak, biolak, txeloak eta kontrabaxuak).
  • Pakito Suárez: Perkusio, Piano Klasiko eta Teklatu irakaslea.
  • Lidia de Lorenzo: Dantza irakaslea.
  • Joni Camacho: Kantu irakaslea.
  • David Escudero: Kitarra irakaslea.

PROFESORES

  • Paco Suárez: Director de la European Romaní Symphonic Orchestra, Director del curso y profesor de Quinteto de Cuerda y Orquesta.
  • Ostalinda Suárez: profesora de instrumentos monofónicos de viento y cuerda (flauta, saxofón, violines, violas, chelos y contrabajos.
  • Pakito Suárez: profesor de Percusión, Piano clásico y Teclado.
  • Lidia de Lorenzo: profesora de Baile.
  • Joni Camacho: profesor de Cante.
  • David Escudero: profesor de Guitarra.
Ikastaroko zuzendaria eta Harizko eta orkestrako boskotearenirakaslea. European Romaní Symphonic Orchestrako zuzendaria.

Konpositorea eta Orkestrako eta Koruko zuzendaria da gaur egun, Espainiako Musikan, Ijitoen Musikan eta Musika Flamenkoan espezializatua.

Méridako eta Cácereseko Kontserbatorioan eta Badajozeko Goi-mailakoan jaso zuen musika-prestakuntza, eta Musika-irakasle tituluak
lortu zituen bertan, Saxofoi eta Piano espezialitateetan. Profesional egin zen, Gitarra Flamenkoaren espezialitatean baita ere.

33 urtez, Zafrako Hiriko Udalaren Musika Eskolako zuzendaria izan da.

European Romani Simphonic Orchestrako zuzendaria da gaur egun, baina beste hainbat orkestra ere zuzendu ditu, hala nola Silvengo
Philarmonic Bulgarian, Alacanteko Orkestra Sinfonikoa, Évorako Sinfonikoa edo Portugalgo Orkestra Nazionala.

Konpositore gisa ere lan mardula egin du; esaterako, lan bikaina egin zuen Orkestra Sinfonikoko Koruetarako eta Bakarlari Flamenkoentzako
Flamenkoaren historiako LEHEN MEZA FLAMENKO SINFONIKOA sortzeko (“AY UN DEVEL“), baita “AY UN DEVEL“ MEZA SINFONIKO
FLAMENKOA sortzeko ere, IRUÑEKO KATEDRALEAN estreinatu zena NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOAREN, KATEDRALEKO KAPERAKO
KORUEN eta honako bakarlari flamenko hauen eskutik: Tio SELIN, KIQUE MORENTE, REMEDIOS AMAYA, PEPE AHABICHUELA,
edo JOSEMI CARMONA besteak beste.


Director del curso y profesor de Quinteto de Cuerda y Orquesta. Director de la European Romani Symphonic Orchestra.

Es Compositor, Director de Orquesta y Coros, especialista en Música Española, Gitana y Música Flamenca.

Su formación musical la lleva a cabo en los Conservatorios de Mérida y Cáceres, y en el Superior de Badajoz de los que obtiene los títulos
de Profesor de Música en la especialidad de Saxofón y Piano. También se hace profesional en la especialidad de Guitarra Flamenca.

Ha sido director durante 33 años de la Escuela Municipal de Músicade la Ciudad de Zafra.

Actual director de la European Romani Simphonic Orchestra, ha dirigido también la Philarmonic de Sliven de Bulgaria, la Orquesta Sinfonica
de Alicante, o las orquestas Sinfónica de Évora y Orquesta Nacional de Portugal, entre otras muchas.

Como compositor cuenta también con una dilatada obra; sirvan de ejemplo su trabajo en la creación de la PRIMERA MISA FLAMENCA
SINFONICA de la historia del Flamenco para Coros Orquesta Sinfónica y Solistas Flamencos. “AY UN DEVEL“ estrenada en la CATEDRAL DE
PAMPLONA con LA ORQUESTA SINFONICA DE NAVARRA, los COROS de la CAPILLA de la CATEDRAL y los solistas Flamencos, Tio SELIN,
KIQUE MORENTE, REMEDIOS AMAYA, PEPE HABICHUELA, JOSEMI CARMONA o JORGE PARDO entre otros.

 

Dantza irakaslea.

Granadan, Ana Cali, “la Presi” edo Luis de Luis izan zituen gidari lehen urratsetan. Ondoren, Mariquillaren flamenkologia-katedra iritsi zen, hainbat izen ospetsurekin batera, hala nola Javier la Torre, Rafael de
Carmen edo Juana Amaya. Besteak beste, Mario Maya, Belén Maya, Rafaela Carrasco eta Mercedes Ruiz maisu-maistren eskutik, haren
prestakuntza esponentzialki hazi zen.

Alhambrako Karlos V.aren jauregian antzeztutako “Lorcaren bideak” ikuskizunerako hautatu zuten, eta obra horrekin parte hartu zuen Sevillako Bienalean, 2004an; geroago, Adrián Sánchez Granadako flamenko-dantzariaren konpainian edo Rafael Peraltaren zaldi showean ere parte hartu zuen. Aldi berean, zenbait tablaotan osatu zuen flamenko tradizionalari buruzko prestakuntza: “los Tarantos” edo “Tablao Albayzin” Granadan, eta “El Arenal” eta “El Patio Andaluz” Sevillan.


Profesora de baile.

En Granada Ana Cali, “la Presi” o Luis de Luis la guían en sus primeros pasos. Después llegará la Cátedra de flamencología de Mariquilla, con figuras como Javier la Torre, Rafael de Carmen o Juana Amaya. De la mano de Mario Maya y maestros y figuras como Belén Maya, Rafaela Carrasco o Mercedes Ruiz, entre otros, su formación crece exponencialmente.

Es seleccionada para el espectáculo “Los Caminos de Lorca”, representado en el palacio de Carlos V de la Alhambra, obra con la que participará en la Bienal de Sevilla en el año 2004. Más tarde formará parte de la compañía del bailaor granadino Adrián Sánchez o del show ecuestre de Rafael Peralta; paralelamente complementa su formación en el flamenco tradicional en los tablaos de “los Tarantos” o el “Tablao Albayzin” en Granada y “El Arenal” y “El Patio Andaluz” en Sevilla.

Kantu irakaslea

Ahots bakarlaria da Sonakay fusio flamenko euskalduneko taldean, esperientzia zabala du musikaren munduan, banda eta artista ospetsu ugarirekin lan egin eta kolaboratu baitu, eta askotariko musikari unibertsalen eragina jaso du horrenbestez, hala nola Mikel Laboa edo Enrique Morenterena.

10 urtetik gorako ibilbidearekin, Sonakay taldea 2009an estreinatu zen, Donostiako Jazz Altxerri galerian kontzertu bat emanez Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren esparruan, eta Got Talent telebistako programan parte hartu ondoren oihartzun itzela lortu zuten , bertan aipatu Laboaren Txoria Txori kantaren oso bertsio berezi bat egin zutelarik.


Profesor de cante

Voz solista del grupo de fusión flamenca euskaldun Sonakay, tiene una dilatada experiencia en la música, con trabajos y colaboraciones con múltiples bandas y artistas reconocidos, y se nutre de la influencia de artistas tan diversos y universales como puedan ser Mikel Laboa o Enrique Morente.

Con más de 10 años de trayectoria, el grupo Sonakay, que debutara en 2009 con un concierto en la galería Jazz Altxerri de Donostia-San Sebastián, en el marco del Día Internacional del Pueblo Gitano. obtuvo un reconocimiento enorme tras su paso por el programa de televisión Got Talent, donde interpretaron una versión muy especial del conocido tema Txoria Txori del mencionado Laboa.

Haize eta harizko instrumentu monofonikoen irakaslea (flauta, saxofoia, biolinak, biolak, txeloaketa kontrabaxuak).

Zafrako Musika Eskolako irakaslea eta zuzendaria da, eta zeharkako flautaren herrialdeko espezialistarik onenetako bat ete bada, Jorge Pardoren eta beste hainbat artista entzutetsuren aitortza jaso duelarik. Bakarlaria da European Romani Symphonic Orchestran, Europako ijitoen orkestra sinfonikoan.


Profesora de instrumentos monofónicos de viento y cuerda (flauta, saxofón, violines, violas, chelos y contrabajos).

Es profesora y Directora de la Escuela de Música de Zafra, siendo una de las mejores especialistas en flauta travesera del país y habiendo sido reconocida por artistas de la talla de Jorge Pardo. Es solista de la European Romani Symphonic Orchestra, la orquesta sinfónica gitana europea.

Perkusio, Piano Klasiko eta Teklatu irakaslea.

El Aspirina ezizen samurra jarri zioten txikitan, eta 7 urte baino ez zituela hasi zuen ibilbidea musikari eta perkusionista gisa; 9 urterekin, berriz, profesional gisa estreinatu zen, Matipen taldearekin Italian barrena egin zuen bira batean. 1998an hasi zen ROMANI SYMPHONIC ORCHESTRARENTZAT birak egiten Espainian eta Europan barrena, perkusionista bakarlari gisa jardunez. Izen handiko hainbat artistarekin lan egin du, hala nola Estrella Morente, Remedios Amaya, Guadiana, José el Francés, Lolita, Diego el Cigala, Potito, Juan Parrilla…

Irakasle gisa, PERKUSIOARI BURUZKO VI. KONBENTZIO NAZIONALEAN bete zuen zeregina nabarmendu behar da, baita Perkusio Flamenkoari buruz eman dituen ikastaroak ere, Elxeko, Alacanteko eta Iruñeko Unibertsitateetan, eta Castellóko, Jaéngo edo Badajozeko kontserbatorioetan.


Profesor de Percusión, Piano clásico y Teclado.

Apodado cariñosamente el Aspirina empezó su carrera como percusionista y como músico con la edad de 7 años y a la edad de 9 debuta  como profesional en un gira por Italia con el grupo Matipen. En 1998 empieza a realizar giras por España y por Europa para la ROMANI SYMPHONIC ORCHESTRA donde interviene como percusionista solista. Ha trabajado con artistas de renombre como Estrella Morente, Remedios Amaya, Guadiana, José el Francés, Lolita, Diego el Cigala, Potito, Juan Parrilla…

Como docente destaca su papel en la VI CONVENCIÓN NACIONAL DE PERCUSIÓN o los cursos de Percusión Flamenca en Universidades de España como la Universidad de Elche, Alicante, Pamplona o conservatorios como el de Castellón, Jaén o Badajoz.

Kitarra irakaslea.

Gitarrista flamenkoa da, eta Sonakay taldeko kide izan da hasiera-hasieratik; horrez gain, irakaslea da, eta hainbat artistaren ohiko kolaboratzailea, eta askotariko hainbat proiektutan parte hartzen du. Sustrai klasikoak eta buru irekia izaki, fusioa eta esperimentazioa maite ditu, beretzat musikak mugarik ez duelako. Horren erakusgarri, Sonakay taldeak hainbat formazio izan ditu, beren musika txalaparta eta dantzarekin edo Kubako musikarekin fusionatuz, besteak beste.

Hamar urtetik gora egin ditu, halaber, Donostiako Hiriko Cante Flamenkoaren Nazioarteko Lehiaketaren akonpainamendu-gitarrista ofizial gisa.


Profesor de Guitarra.

Es guitarrista flamenco y, además de formar parte del grupo Sonakai desde sus inicios, es profesor, y colabora habitualmente con múltiples artistas, además de formar parte de muchos y muy variados proyectos. De raíces clásicas y mente abierta, le gusta la fusión y la experimentación pues para él la música no conoce fronteras, como lo demuestran las distintas formaciones que adopta Sonakay en las que fusionan su música con Txalaparta y baile, o música cubana, por ejemplo.

Es también el guitarrista oficial de acompañamiento del Concurso Internacional de cante Flamenco Ciudad de San Sebastián desde hace más de diez años.

Uztailaren 1etik 20ra Errenteriako Musika Eskolan, 10:00etatik 14:00etara , ostegun, ostiral eta larunbatetan.

Del 1 al 20 de Julio, los jueves, viernes y sábados de 10:00 a 14:00 en la Escuela de Música de Errenteria.

Haize, soka eta piano-ikasleek oinarrizko hirugarren urtea egina izan beharko dute gutxienez.

Los alumnos de viento, cuerda y piano, deberán tener cursado al menos el tercer año de elemental.

Talde txikiak. Doako ikastaroak.

Grupos reducidos. Cursos gratuitos.

Harizko eta orkestrako boskotearen ikastaroa irakasle eta ikasle aurreratuei zuzenduta dago (ikastaroko irakasleek kategoria desberdinetan izena eman duten ikasleen artean izendatuko dituzte ikastaro honetan parte hartu ahal izango duten ikasleak).

El curso de quinteto de cuerda y orquesta, está dirigido a profesores y alumnos avanzados (los profesores del curso designarán de entre los alumnos inscritos en las diferentes categorías quiénes podrán participar en este curso).